|
THE BEST OF
Ikusiko dituzuen desfileen bidez moda munduan ematen ari diren kreatibitate ildo desberdinak aurkezten saitu gara. Jakin badakigu kolekzio batek inspira gaitzakeela eta desfilea ikusten ari garenen bitartean beste mundu batean barneratzen garela, baina behin etxera iritsi eta gero gure armairua ikusten dugunean... puf! burbuila hustu egiten da. "The best of" datorren denboraldirako proposatu diren erropa eta look-ak biltzen dituen desfilea da. Esaten duten moduan atzeraldi momentu baten aurkitzen bagara, nahiz eta interesak jeitsi ingeneritza ekonomikoa egin beharko dugu shopping egiten jarraitu nahi badugu.
Horregatik datorren denboraldirako hainbat idea eta proposamen jaurtitzea erabaki dugu. Azken finean, janzteak ez du derrigorrez erropa garestia eramatea esan nahi baizik eta garenarekin dibertitzea eta benetan gustoko duguna agertzea. |