|
KARLOTA LASPALAS
15.12.1981 kolekzioa.
" Nire arreba bizkiarengandik bereiztea ezinbestekoa izan da kolekzio honen garapenean. Bizitzaren lehen 26 urteak elkarrekin pasa dituzten bi pertsonen arteko lotura oso berezia da, inork ez ikusi ez ulertu ezin dezakeen zerbait da. Data konkretu bati, jaiotza bati, bizitza ulertzeko bai bizitzeko eran beste pertsona bati lotuta nengoeneko eskeintza da. Idea hau buruan nuela nire bizitzako momentu garrantzitsuenak sketchbookean marrazten hasi nintzen. Sketch oso margotu nuen bai artearekiko bai diseñuarekiko sentitzen dudan zaletasuna adieraziz, gu biontzat gurasoi esker oso garrantzitsuak izan diren arloak bait dira. Agertzen diren marrazkiak: nire ama haurdun, panpinak...ia berdinak eta era berean, sotilki desberdintzen dituen balio haundiko elementuak dira.
Karlota sakontasun kontzeptuala eta neurriaren artean oreka zail hori mantetzen duen diseñatzailea da. Gizonezkoa vs emakumezkoa, bortitza vs neutrala... Emozioak, irudiak eta bizipenak nahasten diren kolore bakarreko kolekzio paregabekoa aurkezten du. www.karlotalaspalas.blogspot.com
_CLOAKING
|