AMAI RODRIGUEZ

Image 

Amaik Ozeko aztiaren irakurketan inspiratutako kolekzio oparoa aurkezten du.
Kalea eta tendentziak bezelako kontzeptuetaz erabat aldenduta,
ametsetako mundu oniriko eta surrealista baten bizi diren pertsonaiak aurkezten ditu.

“Londreseko Sir John Soane museoa ikusi eta gero, estetika barrokoari ekin nion,
surrealismoa eta erromantizismo nahastuz oihal desberdinetatik abiatuz,
forma dadaistak eraikiz eta hauei bertan zeuden marmolezko bustuen hieratikotasuna
gogora dakarten maskarak eta fluor koloreko mallak kontrajarriz.
Olgeta eta tristura, elezaharra eta ikasbidea,
kolekzioan barne bidaiatzen duten kontzeptuak dira”.

Amai guretzako da esparru mugagabe hori non diseñatzaileren sormenak
ez du ez kalean eraman daitekeen, ez salduko duen ardurarik.
Experimentazio beharra da, sortzea gure zelula grisak iratzar daitezen.
Eta krisi garaian,hainbat eta diru gutxiago,orduan eta kreatibitate gehiago.


Kilikagarria iruditzea espero dugu.

 

_CLOAKING